Ostalarien olio hondakin kudeatzaileak gara

608 042 574  ekolio@ekolio.eus   ZARAUTZ

OSTALARIEN

LANDARE-OLIO

JASOKETA

BIRZIKLATZE

ZERBITZUA

Gipuzkoako ostalarien zerbitzura

ZURE ostalaritza-aktibitatean sortutako landare-olio hondakinaren jasoketa eta tratamendurako, zure kudeatzaile profesionala gara. Eusko Jaurlaritzaren baimena eta ISCC ziurtagiriak ditugu.

    • Erabilitako-olioa jasotzeagatik ez dizugu ezer kobratzen, guztiz doakoa da; ez dago iraunkortasun konpromezurik; zure sukaldera hobekien egokituko den ontzi tamaina aukeratu dezakezu eta gure lana Gipuzkoan garatzen dugunez, 24 ordutan jasoko dugu ontzia zure sukaldetik.

    • Horrez gain, sukalde kanpai-filtroak doan garbituko dizkizugu erabilitako olioaren truke.

    • Horrez gain, gizarte-ekonomi zirkularraren printzipioetan oinarrituta, biodiesela egitera bideratzen dugun olio salmentatik ateratako % bat ekimen ekosoziokulturaletara dohaintzan ematen dugu, Kilometroak elkarteari adibidez.  

  • Modu honetara, guztiok irabazten dugu, zuk, guk, ingurumenak eta gizarteak. Animatuko al zinateke gurekin elkarrekin lan egitera zure hondakin kutsatzailea tantaz-tanta eraldatu eta baliabide bihurtzeko?

Deitu: 608 042 574 (Alain)

BIDASOA BEHERAko ostalariak ekoliorekin elkarlanean
BIDASOA BEHERAko ostalariak ekoliorekin elkarlanean
0%
DEBA BEHERAko ostalariak ekoliorekin elkarlanean
DEBA BEHERAko ostalariak ekoliorekin elkarlanean
0%
DEBA GARAIAko ostalariak ekoliorekin elkarlanean
DEBA GARAIAko ostalariak ekoliorekin elkarlanean
0%
DONOSTIALDEAko ostalariak ekoliorekin elkarlanean
DONOSTIALDEAko ostalariak ekoliorekin elkarlanean
0%
GOIERRIko ostalariak ekoliorekin elkarlanean
GOIERRIko ostalariak ekoliorekin elkarlanean
0%
TOLOSALDEAko ostalariak ekoliorekin elkarlanean
TOLOSALDEAko ostalariak ekoliorekin elkarlanean
0%
UROLA GARAIAko ostalariak ekoliorekin elkarlanean
UROLA GARAIAko ostalariak ekoliorekin elkarlanean
0%
UROLA KOSTAko ostalariak ekoliorekin elkarlanean
UROLA KOSTAko ostalariak ekoliorekin elkarlanean
0%
POST GUZTIAK

Gipuzkoan ostalari ezagunik bai? 

Hala bada, EKOLIO Biohondakinen Kudeaketa enpresaren berri eman (682832561 / ekolio@ekolio.eus), sukaldean sortzen duten olioa guri eman diezaguten. Modu honetara, guztiok irabazten dugu, ostalariak, guk, ingurumenak eta gizarteak. 

EKOLIOn, erabilitako sukalde-olioa jaso, dekantatu eta filtratu ondoren biodiesela egitera bideratzen dugu. Enpresa zarauztarra gara, enpresa gaztea, dinamikoa, kaudimen tekniko eta profesionala duena eta bere zerbitzua doan eskaintzen duena gainera.

“Herriak ematen diguna herriari bueltatzen diogu” filosofian oinarritzen gara, eta ostalariek eta herritarrek ematen diguten hondakin bat (erabilitako olioa) errekurtso bilakatu (biodiesela) eta bere salmentatik ateratako diruaren % bat proiektu kultural eta sozialetara bideratzen dugu, elkarrekin ingurumen sentsibilizazio ekimenak gauzatuz. Modu honetan, guztiok irabazten dugu, ekonomia eta gizarte zirkularra, ingurumen filosofiaz bultzatua.

    • Gure proiektuaren lehen hitzarmena Kilometroak Elkarte Kulturalarekin sinatu dugu, eta KILOMETROAK jaia antolatzen duen ikastolari emango zaio olio salmentatik ateratako % bat. Orain dela 8 urte, Bergarako Aranzadi izan zen hartzailea; orain dela 7 urte, Oñatiko Txantxiku Ikastola; orain dela 6 urte, Urretxu-Zumarrago Ikastola; orain dela 5 urte, Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastola; orain dela 4 urte, Zizurkil eta Villabonako Zubimusu Ikastola; orain dela 3 urte, Beasain, Lazkao eta Ordiziako Andramendi, Jakintza eta San Benito ikastolak; orain dela 2 urte Ibarrako Uzturpe Ikastola; aurreko urtean Errenteriko Orereta Ikastola eta aurten aldiz Azpeitiko Ikasberri Ikastola. 

  • Gure proiektu ekosoziokulturalaren lehen pausoa besterik ez da. Bide luzea dugu egiteko, beste elkarte zein eragilerekin ere sinergia eta elkarlan berriak sortu nahi baititugu. Helburua, kolaboratzaile berriak lortzea da. 

0
Biztanle bakoitzak 4 litro olio hondakin sortzen ditu urtean
Oliografia
0
Erabilitako olio litro bakar batek 1000 litro ur kutsa ditzake
Oliografia
0
Erabilitako olio litro batetik biodiesel litro bat lortzen da
Oliografia
0
2024an, helburu bezala, dohaintzan ematea aurreikusten duguna
Olioekarpena

«OLIO TANTAZ TANTA KILOMETROZ KILOMETRO»

Kilometroak 2024 «Ikasberri Ikastola – Azpeitia» Urriaren 6an

Egunak
:
Orduak
:
Minutuak
:
Segunduak