NI, HI, HURA, IKASTOLA MUNDURA

NI, HI, HURA, IKASTOLA MUNDURA
NI, HI, HURA, IKASTOLA MUNDURA

EKOLIOk erabilitako sukalde-olioa jaso, dekantatu eta filtratu ondoren biodiesela egitera bideratzen du. Enpresa zarauztarra da, bere olio-jasoketa zerbitzua doan eskaintzen duena gainera.

“Herriak ematen diguna herriari bueltatzen diogu” filosofian oinarritzen da EKOLIO, eta herritarrek ematen dioten hondakin bat (erabilitako olioa) errekurtso bilakatu eta bere salmentatik ateratako diruaren portzentai bat proiektu kultural zein sozialetan inbertitzen dute, modu honetara ziklo ekonomiko zein soziala itxiz. Hauxe da beraien proiektu ekosoziokultural berriaren funtsa.

Iaz, EKOLIOk jasotako olioaren salmentatik ateratako %10a Urretxu-Zumarragako Ikastolak jaso zuen, elkarren artean sinatutako hitzarmenaren baitan. Aurtengoan aldiz, olio salmentaren %10a Salbatore Mitxelena Ikastolarentzat joango da, elkarrekin ingurumen sentsibilizazio ekimenak garatuz. Modu honetako ekimen zirkularrekin guztiok irabazten dugu, ingurumenak, Ikastolak eta gizarteak orohar.

Add Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *