EKOLIO – KMK 2017 HITZARMENA

EKOLIO – KMK 2017 HITZARMENA
EKOLIO – KMK 2017 HITZARMENA

Iaz Bergarako Aranzadi Ikastolarekin hartutako konpromisoaren jarraituz, Kilometroak Kultur Elkarteak Ekoliorekin HITZARMENA sinatu berri du. Patxada handiagoz, egitasmo hau Gipuzkoako Ikastolen artean zabaltzeko aukera izango dutela azaldu du Kilometroak Kultur Elkarteko presidente Nekane Artolak, eta gaineratu du ingurugiroaren zaintzan beste urrats bat izango dela.

Arlo honetan, Kilometroak Kultur Elkarteak aspaldi neurriak hartzeko erabakia hartu zuen eta horren adibide dira azken urteotan eman diren praktika desberdinak; edalontzi berrerabilgarriak, birziklatze tasa ahalik eta handienak lortzea, ontzi arinen erabilera murriztea… Ekoliorekin sinatu den hitzarmenarekin beste urrats bat egiten da aurrera, hitzarmenak ez baitu egun baterako konpromisoa eskatzen, urte osokoa baizik. Aurrerantzean Txantxiku Ikastolako jangelako olioa Ekoliok jasoko du eta edukiontzi bat ere jarriko dute ikastolan bertan ikasleek etxean erabilitako olioa eraman dezaten.

Ekolioko Aimar Arozenak, adierazi du, bestetik, Ekoliorekin herritarrek ematen dieten hori herriari bueltatu gura diotela. Azaldu du, euren zeregina honakoa dela: “hondakin bat errekutso bihurtzea”, hau da, sukaldetatik produzitzen den olioa erabilita, prozesuaren bukaeran, biodiesela lortzea.

Aurtengo hitzarmenari dagokionez, Ekoliori dagozkion bi zeregin nagusiak hauek dira: Kilometroak 2017ko jasangarritasun batzordearekin elkarlanean aritzea eta sukaldetatik jasotako olioaren trataera eta salmenta ondoren lortutako %10 Kilometroak Kultur Elkarteari ematea. Aipatu behar da, iaz Aranzadirekin lan horretan hasi zirenetik, euren kolaboratzaile kopurua bikoiztu egin dutela eta aurtengoan ere bide beretik jarraitzea espero dugu!

Add Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *