OLIO TANTAZ TANTA, ZUBIAK BATUZ

OLIO TANTAZ TANTA, ZUBIAK BATUZ
OLIO TANTAZ TANTA, ZUBIAK BATUZ

Kilometroak Kultur Elkarteak  eta Ekolio enpresa zarauztarrak lankidetza hitzarmena sinatu berri dute. Duela bi urte hasitako bideari jarraituz, elkarlanean arituko dira Ekolio eta Urretxu-Zumarraga Ikastola. Nekane Artola Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakariak, Argiñe Artolazabal Urretxu-Zumarraga Ikastolako lehendakariak eta Haimar Arozena Ekolioko ordezkariak sinatu dute hitzarmena.

Herriak emandakoa herriari bueltatzean datza Ekolioren filosofia eta sei pausotan laburbiltzen dute euren egitekoa: olioa jaso, ontziratu, garraiatu, birziklatu, erregaia lortu eta lagundu. Hau da, erabilitako sukalde-olioa bildu, eta, dekantatu eta iragazi ondoren, biodiesela egitera bideratzen dute. Gainera, hondakina errekurtso bihurtzeaz gain, bere salmentatik ateratako diruaren %10a proiektu kultural eta sozialetan inbertitzen dute. Honenbestez, Urretxu-Zumarraga Ikastolak jasoko du aurten fakturazioaren %10a.

Bestalde, Kilometroak 2018ko Jasangarritasun Batzordearekin elkarlanean arituko da Ekolio, eta elkarrekin ingurumen sentsibilizaio ekimenak egingo dituzte. Urretxu-Zumarraga Ikastolak olio erabiliaren bilketa Ekoliorekin egitea sustatuko du bere eragin eremuan. Esaterako, jangelako olioa bilduko du eta edukiontzi laranja bat jarriko du ikasleek beraien etxeetan bildutako olio erabilia bertan utz dezaten.

Bi eragileen arteko elkarlanaren erakusgarri, Kilometroak 2018ren logoak berak ere kilometroak egingo ditu, Ekolioren furgonetak logo hori baitaramainprimituta. Oraingoan ere elkarlanean. Olio tantaz tanta, zubiak batuz!

 

Add Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *