EKOLIOREN «IRAGAZIZ IRABAZI» IRAGAZKIA

EKOLIOREN «IRAGAZIZ IRABAZI» IRAGAZKIA
EKOLIOREN «IRAGAZIZ IRABAZI» IRAGAZKIA

EKOLIOK IRAGAZIZ IRABAZI EKODISEINATUTAKO LANDARE-OLIOAREN IRAGAZKIA ATERA DU

Ekoliok, olio erabilia kudeatzen enpresa adituak, Bittoriano Gandiaga Fundazioarekin eta Ik Ingeniaritza SLrekin batera, iragazki bat diseinatu du, Eusko Jaurlaritzaren Ihobe sozietate publikoaren laguntzari esker, ekodiseinuko proiektuak egiteko laguntzen deialdiaren bitartez, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantziatua, eta Urola Kostako Udal Elkartea – Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker; iragazkia praktikoa eta jasangarria da, eta ostalaritzako sektoreari hornitutako landare-olioa biltzeko bidoietan akoplatu daiteke. «Iragaziz Irabazi Ekodiseinatutako Iragazkia» proiektuaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoan biltzen den olio erabiliaren kalitatea hobetzea izan da.

UCO bio-hondakinen sortzaile diren ostalaritzako establezimenduek baimendutako erakunde kudeatzaile baten eskura jarri behar dute, % 15 baino gutxiagoko ezpurutasun solidoko (eta hezetasun) portzentajearekin. Praktikan, portzentaje hori bikoitza baino handiagoa izaten da. Arazo horren aurrean, ostalaritzako profesionalen parte-hartzearekin, iragazki bat diseinatu da, olioa bere jatorrian iragazteko; horrela, olioan dauden hondakin organikoen % 50 murriztea lortzen da.

Iragazki praktikoa da, iraunkorra, birziklatzekoa eta ordezkagarria, higienikoa eta erraz garbitzekoa; ahalik eta estandarrena da, eta ostalaritza-sektoreari hornitutako landare-olio erabilia biltzeko egun erabiltzen diren bidoien tipologia desberdinetara egokitzen dena, ergonomikoa eta segurua erabileran, bai ostalariarentzat bai olio bio-hondakinaren kudeatzaile baimenduarentzat.
Iragazkiak sare-sistema bat du, eta altzairu herdoilgaitzarekin fabrikatuta dago bere osotasunean. Ekodiseinu-prozesuan, ingurumen-alderdi esanguratsuenak aztertu dira, eta estrategia desberdinak planteatu dira haren eragina murrizteko; emaitza teknikaren eta ingurumenaren ikuspegitik bideragarria den produktu bat izan da, honako ezaugarriak dituena:

· Iragazki berri ezezaguna. Ez dago erreferentziarik merkatuan.
· Egun erabiltzen diren bidoi gehienentzat erabilgarria (% 80)
· Erabilerraza eta oso ergonomikoa.
· Estankoa eta higienikoa. Iragazte-sistemaren beraren muntatze eta desmuntatze egokia, iragazkiaren osagaiak garbitzeko.
· Iraupen luzekoa, modulagarria eta konpongarria: erabilitako materialei eta haren sinpletasunari esker.

Ekodiseinu-prozesuak iragazkiak bere bizi-ziklo osoan izango duen ingurumen-inpaktua % 65 murriztea ahalbidetu du, eta haren karbono-aztarna % 57 (klima-aldaketaren potentziala), iragazkiko 1,92 kg altzairu murriztuz, lehengaiak % 68, fabrikatze-energiaren kontsumoa % 50 eta iragazkia bezeroari garraiatzearekin lotutako ingurumen-inpaktua % 73 murriztuz.

 

Add Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *