EKOLIOREN FAKTURAZIOAREN %10A KILOMETROENTZAT

EKOLIOREN FAKTURAZIOAREN %10A KILOMETROENTZAT
EKOLIOREN  FAKTURAZIOAREN  %10A  KILOMETROENTZAT

 

 

Pasa den astean irudikatu zuten Ekolioko ordezkari Haimar Arozenak eta Txantxiku Ikastolako zuzendari Zigor Ibarzabalek bi erakundeen arteko elkarlanaren emaitza. Urtarrilean bi eragileek sinatutako akordioari esker, Ekoliok 2017ko ekitaldian (urtarriletik Kilometroak jaia bitartean) bildutako olioaren salmenten %10a, Kilometroak 2017 jaiaren helburu ekonomikoetara bideratu du.

Ekolio, biodiesela egiteko ostalaritzako sukaldeko landare olioa doan jasotzen duen proiektu “ekosoziokulturala” da eta hondakin-kudeatzaile bezala lan egiten duen Zarauzko enpresa gaztea da. Arozenak ekitaldian aipatu bezala “herritik jasotzen duguna herrira bueltatzea da gure filosofía” eta Oñatin egindako ekitaldian, orain arte jasotakoa bueltatzea irudikatu nahi izan zuten.

Ibarzabalek bere aldetik, ikastolako komunitatearen izenean esker hitzak izan zituen Ekoliorentzat. “Txantxiku Ikastolakoontzat plazerra izan da Ekolioko lagunekin elkarlanean jardutea. Oñatik birziklapenarekin eta jasangarritasunarekin duen konpromisoa indartu egin dugu ekimen honekin eta harro gaude lortutako emaitzaz”.

Haimar Arozenak, olioa eman duten Gipuzkoako ostalaritzako enpresei eskerrak eman zien, eta bide beretik jarraitzera animatu zituen. Era berean, deialdia Gipuzkoako ikastola guztietara ere zabaldu nahi izan zuen “datorren urtean Urretxu-Zumarragan burutuko den jaiari laguntza emateko Ikastola guztietan ikasleen olio-erabilia jasotzeko Ekolioren edukiontzi laranjak jartzera animatu nahi ditugu”. Ibarzabalek bere aldetik, Txantxiku Ikastolan ekimen honi jarraipena emango zaiola adierazi zuen eta “erraza, erosoa, jasangarria eta solidarioa” den ekimen honetara batzera animatu zituen oñatiarrak.

Idatzi zure komentarioa

Your email address will not be published. Required fields are marked *